Clece-k kudeatuko du Munduko Saskibaloi Kopako pertsonal laguntzailea, Kanaria Handian

  • Langileak hornitu eta koordinatuko ditu, kirol-gertakari handi horren kariaz antolatuko diren ekitaldi, jarduera eta programetan laguntza emateko

2014ko abuztuaren 5a. Kanaria Handiko Kabildoaren Uharteko Kirol Institutuak esleitu dio Clece eta SET Soluciones biltzen dituen aldi baterako enpresa-elkarteari (ABEE) “2014ko Munduko Saskibaloi Kopako zereginetako Lan Jakinak” izeneko kontratua. Kontratuaren helburua pertsonala hornitu eta koordinatzea da, kirol-gertakari handi horren kariaz Kanaria Handian antolatuko diren ekitaldi, jarduera eta programetan laguntza emateko, abuztuaren 30etik irailaren 14a bitarte.

Norgehiagoka beraren eta zenbait selekzioren arteko partida batzuen antolaketa ez ezik, kontratuak barne hartzen du laguntzako ekitaldi eta jardueren gauzatzea ere, hala nola, zalegune (fan zone) baten eraketa. Gune hori, zehazki, Santa Catalina parkean kokatuko da eta zale guztiek hura izango dute topaleku nagusia. 164 612 eurorekin, ABEEak 16 800 lanordu burutuko ditu guztira.

Hau da Munduko Saskibaloi Txapelketa Espainian egiten den bigarren aldia eta honako hiri hauek izango dira partiden gertaleku: Madril, Bartzelona, Sevilla, Granada, Bilbo eta Kanaria Handia. Aurreikuspenen arabera, gertakariak 600 000 zaletik gora erakarriko ditu eta mundu osoko 800 milioi pertsonarengana iritsiko da komunikabideen bidez. «Mundu mailako gertakaria da, horrek dakarren erantzukizunarekin. Zinez gogoberoturik gaude proiektuarekin, eta taldeen kudeaketan dugun eskarmentu handiari esker bermatuko dugu tamaina horretako gertakari batek eragiten dituen pertsonaleko beharrizan guztiak asetzen direla, antolakuntzak arrakasta ziurra izan dezan», adierazi du Albert Piñol zerbitzuko arduradunak.

Estatu osoan 68 000 enplegatuz osatutako lantaldea izanik, Clece-k taldeak kudeatzeko ahalmen handia du. Kanaria Uharteetan, konpainiak 4400 langiletik gora ditu gaur egun.