CLECE-k parte hartu du OXFAM Trailwalker pobreziaren kontrako lasterketan

CLECE-k parte hartu du OXFAM Trailwalker pobreziaren kontrako lasterketan

  • Intermon Oxfam-en ekimen horrek donazioak biltzea eta gizartea mobilizatzea du xede, mundu hobe baten alde.
     
  • Clece-k bere taldearekin parte hartu du 100 kilometro 32 ordutan korritzeko kirol-erronkan.
     
  • Oxfam Intermón Trailwalker lasterketak, Gironan eta Madrilen egindako deialdi bikoitzean, 493 talde elkartu ditu, eta 942 000 eurotik gora donaziotan bildu.
     

2014ko abuztuaren 4a. Oxfam Trailwalker lasterketa solidarioa Madrilen lehen aldiz egin dela aprobetxatuz, Clece k bertan parte hartu du, ekainaren 5ean. Intermon Oxfam GKEaren ekimen horrek donazioak biltzea eta gizartea mobilizatzea du xede, mundu hobe baten alde. Elkarretaratzeak estatuko eta nazioarteko 129 talde bildu ditu, eta horien artean Clece-ren sei langilek osatutako talde bat egon da.

Zenbait hilabete entrenatzen eman ondoren, Clece-ren taldeak –lau lasterkariz eta bi laguntzailez osatua– lortu egin du Oxfam Trailwalker kirol-erronka handia burutzeko helburua, hots, 100 kilometro gehienez 32 ordutan korritzea. Gertalekua Madrileko mendialdea izan da: korrikalariek Lozoya herrian abioa hartu eta Rascafría izan dute helmuga. Clece-k 8. lekua lortu du, 17 ordu eta 22 minutuko markarekin.

Jardueraren helburua pobreziaren eta injustiziaren kontra borrokatzea da. Horregatik, kirol-mailan parte hartu ez ezik, taldeek diru-emaitzak egiten dituzte GKEari laguntzeko kooperazio, sentsibilizazio eta ekintza humanitarioko proiektuetan. Madrileko deialdiaren aurretik lasterketa arrakastatsu bat egin zen Gironan, non 340 talde elkarretaratu ziren joan den apirilean. Bi hirien artean 942 000 euro bildu dira, zeinak osoki bideratu diren GKEak mundu guztian dituen 400dik gora proiektuetara. Zehazki, Intermon Oxfam-ek proiektu hauetan erabiliko du Espainian bildutako dirua: Ura Etiopiarentzat, Elikagaiak Burkina Fasorentzat, Justizia Nikaraguarentzat, Lurra Dominikar Errepublikan, Osasuna Hego Sudanen eta Hezkuntza Indonesian.

Trailwalker da Hong Kongen egiten zen entrenamendu-ariketa militar bat. 1981ean Oxfam hasi zen hura sustatzen donazioak biltzeko asmoz. Egun, munduko kirol-erronka nagusietako bat da, eta 16 ekitaldi egiten dira 11 herrialdetan. Espainian, dagoeneko egin diren lau edizioetan, 1133 taldek parte hartu dute eta 2,5 milioi euro baino gehiago bildu dira.

Clece-ren parte-hartzea sozialki kalteberak diren taldeen alde enpresak egiten duen gizarte-lan zabalaren barruan kokatzen da. Konpromiso hori betetze aldera, lankidetza aktiboa dauka 200 elkarte, fundazio eta GKE baino gehiagorekin.
 

Por favor acepta las cookies de marketing para poder ver este vídeo.