Clece-k amaiera eman dio zerbitzuburuentzako Goi Mailako Garapen Programaren V. aldiari; 36 parte-hartzaile izan dira

Madril, 2014ko ekainaren 26a. Clece-k amaiera eman dio Goi Mailako Garapen Programaren (PSD, gaztelaniazko siglez) V. aldiari, zeinean 36 zerbitzuburuk parte hartu duten. Programa urteko prestakuntza-planaren parte da eta berariaz diseinatuta dago lanbide-kategoria horretarako, giltzarria baita konpainiaren negozio-ereduan.

PSD programak, urte bat eta erdi iraun duenak, parte-hartzaileei eskaini die Zerbitzuburuaren betekizun guztien ikuspegi integrala, beren jarduera arrakastaz kudeatu ahal izan dezaten. Horretarako, haien esku jarri dira negozioari eta pertsona-kudeaketari buruzko tresna praktikoak eta ezagupen espezializatuak. Helburu hori lortzeko, edukiak Taldeko enpresen esperientzian oinarritu dira, eta goi mailako adituek, barnekoek zein kanpokoek, eman dituzte eskolak. Parte-hartzaileen profila kontuan harturik, programa malgutasun handiz burutu ahal izan da, Interneteko eta aurrez aurreko irakaskuntzaren konbinazioari esker.

Programaren V. aldiaren amaiera-ekitaldian izan dira Javier Román Hernando, Clece-ren zuzendari nagusia, eta Purificación González Pérez, konpainiako giza baliabideen zuzendaria. Biok parte-hartzaileei eskatu diete prestakuntzaz balia daitezela garapen pertsonalerako, eta nabarmendu dute oso garrantzitsua dela emaitzak bideratzea enpresaren hazkundea bultzatzera eta jendartearekiko konpromisoa indartzera.

Beren aldetik, parte-hartzaileek positiboki baloratu dute programa eta azpimarratu dute ondo erantzun diela lanbide-kategoria horren beharrizan espezifikoei.