Las Palmas Kanaria Handikoko kirolgune handiena inauguratu dute

Las Palmas Kanaria Handikoko kirolgune handiena inauguratu dute

  • Clece eta Estudios Técnicos para el Deporte enpresek elkarrekin kudeatzen dute.
  • Instalazioek 11.000 metro koadro dituzte, eta 9.000 erabiltzaileentzako lekua.
  • Bertan hiru igerileku daude, spa bat, 700 metro koadroko gimnasioa, hiru jarduera-gela eta jolastegia.
  • Proiektuak 50 enplegu zuzen sortu ditu eta 3,3 milioi euroko inbertsioa izan du.

2014ko ekainaren 9a. Las Palmas Kanaria Handikoko Udalak Tamaraceite Kirolgunea inauguratu du. Gunea Clece eta Estudios Técnicos para el Deporte enpresek kudeatzen dute, biek sortutako aldi baterako enpresa-elkarte baten bidez. 9.000 erabiltzaileentzako lekua izanik, hiriko kirolgune handiena da, eta bertako biztanleen aisia eta kirol beharrizanei erantzun nahi die.

Hala adierazi du Juan José Cardona Las Palmas Kanaria Handikoko alkateak, inaugurazio-ekitaldi ofizialean. Cardonaren esanetan, kirolgune berriak «lehen mailako instalazioak eskaintzen dizkie hiritarrei aisiaz eta kirolaz goza daitezen. Onura ez diote bertakoek bakarrik aterako, baizik eta beste auzo batzuetatik etorriko diren beste askok ere».

Javier Román Hernando Clece-ko zuzendariaren iritziz, «udalerrian irrikaz espero izandako proiektu honek jende gehiagoren irispidean jartzen ditu kirolaren onurak eta, gainera, tokiko enplegua eta aberastasuna sustatzen ditu». Clece-k, enpresa esleipendun gisa, 3,3 milioiko inbertsioa egin du kirolgunean, eta 50 lanpostu berri sortu ditu, «horietatik 12, guztien %24, sozialki kalteberak diren taldeetatik etorritako pertsonen kontratuak dira. Horrekin agerian geratzen da Clece-ren konpromiso soziala lana eta aukera-berdintasuna bultzatze aldera» esan du Javier Románek.

Inaugurazion agintari hauek ere izan dira, besteak beste: María del Carmen Hernández, Gobernuaren ordezkaria Kanarietan; Carlos Alberto Sánchez Ojeda, Kabildoko II. presidenteorde eta Herri Lan eta Azpiegituren sailburua; Carmen Guerra Guerra, Tamaraceite Barrutiko zinegotzi presidentea; eta Carlos Ester, Las Palmas Kanaria Handikoko Udaleko Kirol zinegotzia.

Instalazio eta programazio bereizgarriak

Kirolgune berriak 11.000 metro koadro ditu guztira eta 7.500–9.000 pertsonentzako lekua, instalazioei zer-nolako erabilera ematen zaien. Bi solairu daude. Behekoak kirolgunearen elementu bereizgarri diren hiru igerileku ditu: batek 25 metro luze ditu igeri egiteko; beste bat hidroterapiarako prestatua dago; eta hirugarrena, ur-aerobika egiteko. Gainera, beheko solairuan fisioterapia-gela bat, sauna bat eta aldagelak daude.

Goiko solairuan, 700 metro koadroko gimnasioa dago, eta erabilera anitzeko zenbait areto, spinning eta aerobika bezalako jardueretarako. Hori guztia teknologia eta kirol-ekipamendu aurreratuenaren laguntzaz: 105 makina ezberdin fitness gelan eta 45 bizikleta indoor spinning egiteko. Haurtzaindegiak eta jolastegiak osatzen dituzte instalazioak.

Puntako instalazioekin batera, kirolguneak berritzailea eta askotarikoa den programazioa ere eskaintzen du familia guztiarentzat. Hala, 65 jarduera ezberdin daude kategoriatan banatuta, esaterako, ur-jarduerak, jarduera koreografikoak –hala nola, zumba eta aerobika– eta gorputz-gogorako jarduerak.

Tamaraceite Kirolgunea mugarri bat da Grupo Clece-k Kanaria Uharteetan egiten duen jardunean. Gaur egun, taldeak 4.000 langile ditu han.