Grupo Clece-k eta Nestlé Health Science-k ituna egin dute adinekoak nutrizioaren alorrean hobeto artatzeko

Grupo Clece-k eta Nestlé Health Science-k ituna egin dute adinekoak nutrizioaren alorrean hobeto artatzeko

  • Lankidetzak bi oinarri nagusi ditu: nutrizio-aholkularitza eta heziketa. horrek balioa eransten die Grupo Clece-k adinekoentzat eskaintzen dituen laguntza-zerbitzuei.

Madril, 2014 ekainaren 11a. Joan den maiatzaren 30ean, GRUPO CLECE-k eta NESTLÉ HEALTH SCIENCE-k beren lankidetzaren ildoak ezarri zituzten akordio baten bidez, adinekoen nutrizio-arretan hobekuntzak sartzeari begira.

Itun horrek bi oinarri nagusi ditu: nutrizio-aholkularitza eta heziketa. Horrenbestez, GRUPO CLECE-k etekina atera ahalko dio NESTLÉ HEALTH SCIENCE-ren eskarmentuari. Horren haritik, bere medikuntza-sailaren, eta elikadura, nutrizio kliniko eta dietetikako aditu-taldearen bitartez, NESTLÉ HEALTH SCIENCE-k lan egingo du GRUPO CLECE-ren laguntza-taldearekin bat. Hala, GRUPO CLECE-k balioa erantsiko die adinekoentzat eskaintzen dituen laguntza-zerbitzuei. Nutrizio-aholkularitzari dagokionez, akordioak aurreikusten du dieta bereziak egiaztatu, estandarizatu eta optimizatzeko plan bat abiaraztea, kontuan harturik GRUPO CLECE-k kudeatzen dituen zentroetan dauden adinekoen premia fisiologiko eta patologikoak. Era berean, taldeko osasun-langileek jarraituko dute NESTLÉ HEALTH SCIENCE-k diseinatu eta garatutako heziketa-programa bat, nutrizio klinikoaren alorrarekin lotutakoa. Modu horretan, erantzun nahi zaio GRUPO CLECE-k langile onenak izateko duen enpeinuari.

Walter Molhoek NESTLÉ HEALTH SCIENCE IBERIA-ko zuzendari nagusiaren esanetan: «Akordio hau oso aukera ona da sinergiak eta elkarren arteko lan-planak zedarritzeko. Azken batean, helburua elkarlanean aritzea da, adinekoen atentzioa eta bizi-kalitatea hobetzeko».

Cristóbal Valderas Alvarado GRUPO CLECE-ko zuzendari nagusiaren arabera: «Gure helburua da ahalik eta ongizate handiena ematea gure zerbitzuen hartzaileei. Denik eta bizi-kalitaterik onena nahi dugu gure adinekoentzat. Horregatik, kudeatzen ditugun egoitzetan eta zentroetan lan egiten dugu bizitza aktiboa, betea eta loturarik gabekoa sustatzeko. Horretarako, nutrizioa osasun eta ongizaterako giltzarri bat dugu. Hala, NESTLÉ HEALTH SCIENCE bezalako kide espezializatu baten laguntza izateak aukera ematen digu gure zerbitzuak hobetzeko eta bistako onura ekartzen die erabiltzaileei».