Clece-k Randstad integrazio-saria jaso du

Clece-k Randstad integrazio-saria jaso du

  • Clece irabazle gelditu da Enpresa kategorian, 2013an bazterketa-arriskuan dauden 1.163 pertsona lanean integratzen laguntzeagatik.
  • Gurutze Gorria, Gestion Radio eta David Casinos txapeldun paralinpikoa ere saritu dituzte IX. Randstad Sarietan.

2014 maiatzaren 28a. Randstad Fundazioak antolatutako IX. Randstad Sarietan Clece-k egindako lanaren errekonozimendua egin da. Fundazioak urtero enpresak, komunikabideak, instituzioak eta profesionalak sariztatzen ditu sozialki kalteberak diren taldeak integratzen laguntzeko gauzatzen dituzten proiektu eta ekimenengatik.

Clece irabazle gelditu da Enpresa kategorian, aukera-berdintasunarekin duen konpromiso sozialagatik eta 2013. urtean zehar talde desabantailatuen integrazio-politikak garatzeagatik. Aurten, konpainiak integratu ditu desgaitasunak dituzten 585 pertsona, gizarte-bazterketa pairatutako 357 pertsona eta genero-indarkeriaren biktima diren 221 emakume. Hala, gaur egun, Clece-ren lantaldean (68.000 lagunez osatua) sozialki kalteberak diren kolektiboetatik etorritako 4.317 enplegatu daude.

Sariak aintzat hartu du konpainiak egindako apustua profesionalen enplegagarritasuna sustatzeari begira, landaldean zeuden estereotipo eta aurreiritziak ezabatzeko egin diren sentsibilizazio-ekintzen bitartez. Modu horretan, Clece erreferentzia sozial bat bilakatu da, errentagarritasun ekonomikoa orekatu duelako gizarte-jasangarritasun eta lan-berdintasunarekin.

Cristóbal Valderas  Clece-ko zuzendari nagusiak Fundazioaren errekonozimendua eskertu eta gogoratu du «sozialki kalteberak diren kolektiboak lanean integratzeak guztion elkarlana eta ahalegina eskatzen dituela». Hori dela eta, «saria egunero-egunero integrazioaren erronkan diharduten guztiei eskaini» die.

Randstad Fundazioak babestu eta balioesten ditu, besteak beste, egiteko hauetan nabarmentzen diren ekimenak: gizarte-erantzukizuneko politikak, beste erakunde batzuekin elkarlanean aritzeko proiektuak, langileentzat inplementatzen diren izaera sozialeko ekimenak, kolektibo desabantailatuen lan-integrazioa, eta lana eta familia kontziliatzeko ekintzak. Clece-rekin batera, aurten saritu dituzte Gurutze Gorria, Gestion Radio eta David Casinos txapeldun paralinpikoa.