Clece-k bi jardunaldi egin ditu Kanarietan bere langileak sentsibilizatzeko talde desabantailatuen gizarteratzeaz

Clece-k bi jardunaldi egin ditu Kanarietan bere langileak sentsibilizatzeko talde desabantailatuen gizarteratzeaz

Madril, 2014ko apirila.- Clece-k Zerbitzuburu eta Arduradunei zuzendutako bi jardunaldi egin ditu Kanarietako Eskualde Zuzendaritzan, bere enplegatuak talde desabantailatuak lanean txertatzeko garrantziaz sentsibilizatzeko.

Jardunaldiak Tenerifen eta Las Palmasen egin dira, eta zenbait erakunderen laguntza izan dute –besteak beste, Gurutze Gorria, FSC Inserta eta Tenerifeko Cabildoko Genero Indarkeriarako unitatea–. Erakundeok hainbat hitzaldi eman dizkiete ekimenean parte hartutako 29 langileei.

Jardunaldi horiekin, Clece-k bere erdi mailako arduradunak inplikatu ditu gizarte-egoera ahuleko pertsonen lan-munduratzean. Izan ere, kontratazioan esku zuzena dutenez, laguntza eman diezaiekete beren egoera soziala dela medio lan munduan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonei. Kontzientziatze-ekimen hori Clece-ren konpromisoaren parte da, talde kalteberek lanerako aukera-berdintasuna izan dezatela sustatzeari begira. Talde horietan daude desgaitasunak dituzten pertsonak, gizarte-bazterketa pairatzeko arriskuan dauden pertsonak eta genero-indarkeriaren biktimak. Helburu garrantzitsu hori Clece-ren enplegatuengan hasten da; haientzat antolatzen ditu aldian behingo sentsibilizazio-ekintzak.