Talher eta Clece enpresen lana aitortu dute Sabadellen enplegua sustatzeagatik

Talher eta Clece enpresen lana aitortu dute Sabadellen enplegua sustatzeagatik

2014ko martxoa. Sabadelleko udalak, bere Ekonomia Sustatzeko  zerbitzuaren bidez (Vapor Llonch), aitortu egin du Clece-k Bartzelonako udalerri horretan enplegua eta lan-aukeren berdintasuna  bultzatzeko egiten duen lana. Clece-k 300 bat langile ditu Sabadellen sektore hauetan  lanean: garbiketa, mantentzea, lorezaintza eta etxeko laguntza.

Aitorpena Sabadelleko alkate  Joan Carles Sánchez-en eskutik jaso dute IntegraRSE jardunaldiaren 3. edizioan. Aitorpen publikoko udal-ekimen horrek saritutako enpresek frogatu behar dute “Aukera Berdintasunean eta Aniztasunaren Kudeaketan Gizarte Erantzukizuna duten Enpresak” direla edo Lana Sustatzeko udal-programetan parte hartu dutela .

Clece eta Talher edizio honetan aitorpena jaso duten enpresen artean izan dira. Manuel Campo Vidal kazetariak aurkeztutako ekitaldian Bartzelonako Diputazioa eta Kataluniako Generalitateko Empresa i Ocupació saila egon dira, beste autoritate batzuen artean. Jose Luís Muñoz, Clece-ren izenean, eta David Gómez, Talher-en izenean, diplomak jasotzeaz arduratu dira.