Clece, elkartasun lanarengatik saritua

2013ko apirila.- Iniciatives Solidàries, Valentzia hiriko irabazi asmorik gabeko elkarteak, Clecek 2012an zehar elkartasunaren arloan egin duen lana saritu du. Sariak enpresek kulturalki, sozialki eta ekonomikoki ahulak diren pertsonen gizarteratzearen eta laneratzearen alde egiten duten lana aitortzen du. Aipatu lana jarduera ezberdinen bidez gauzatzen da: laneratzea, prestakuntza-praktikak lantokitan, gizarte boluntariotza korporatiboa, bisitak lantokitara, donazioak eta proiektuen finantziazioa.